Espainiako Gizarte-Segurantzan egindako berrantolaketak jaitsi egingo du erretiroagatiko prestazioaren erosteko ahalmenaren parekotasuna. Lan honetan berrantolaketa horretan gertatutako aldaketarik garrantzitsuenak aztertuko ditugu eta, era berean, pentsio-planetan eta fondo pribatuetan duten eragina neurtzen saiatuko gara.
Hain zuzen ere, erretiroa hartzeko adin arruntaren atzerapena aztertuko dugu, erretiro atzeratuak pentsio-plan pribatuetan zer-nolako era-gina duen ikusteko. Baina, kasuan kasuko neurriak hartuz gero, erretiroa-gatiko prestazioaren berrantolaketaren efektu kaltegarria murriztu egingo da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados