Artikulu honen helburua bikoitza da, linguistikoa eta antropologikoa; beraz, etnolinguistikaren esparruan kokatu behar genuke: alde batetik adierazleari erreparatuz, ortzi hitzaren balizko jatorri etimologikoari argi apur bat ematen saiatzen da; horretarako berba honek eguraldiari buruzko euskal lexikoan duen eraginaren berri emateaz gain, hizkuntza zeltikoetako hitzekiko balizko erlazioa aztertzen da. Eta bestetik, adieraziari begira, euskal mitologia eta indoeuroparra azterturik, guztiz kontrajarriak direlako ondorioa ateratzen da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados