Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntza eta hedabideak: prentsa idatziaren kasua

Jose Inazio Basterretxea Polo

  • Euskal hizkuntza bera eta euskaldungoa ezezagunak eta baztertuak dira gure inguruko eguneroko hedabide idatzi eleanitzetan. Erdal medioek ez diete kontatzen euren bezeroei gizartearen parte txiki bezain garrantzitsua den euskaldungoaren nondik eta norakoa.

    Lan honetan, inguru hurbileko hedabide idatzi eleanitzek zenbat euskara, zelako euskara eta zertarako euskara erabiltzen duten analizatu da. Izan ere, sintomatikoa baita erdal medioetan euskarari ematen zaion txokoa hain txikia eta eskasa izatea. Isla mediatiko elebakar eta kulturbakar hori bakarrik esplika daiteke itsukeria politikoagatik eta tenkamendu sozialaren espiraletik begiratuta; ez, ordea, garapen konbibentzialaren esparrutik edo justizia linguistikoaren eta kulturalaren ikuspuntutik.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus