Alfonso Martínez de Lizardui Álvarez
Euskal Zibilizazioa liburuaren inguruan azkeneko hiru urteetan gertatutako arrakastaz nahiz kritikaz balantzea egiten da artikulu honetan eta J. Lakarrak UZTAROn liburu horri buruz agertutako kritika luzeari kontrakritika ere egiten zaio. Zientzia-mailan, Euskal Zibilizazioa-ren hipotesiaren egituran metatzen diren maila subjektiboak nahiz objektiboak ere aztergai ditugu eta, horrekin loturik, Euskal Herriko Unibertsitatean garatzen den ikerketa entziklopedistaren inguruko ezkutukoak aztertuko dira, unibertsitate horretan sortzen den pentsamenduaren klase-edukia agerian uzteko. Gainera, Euskal Herriaren iraganaldiari buruz ikerketak egiteko, Euskal Zibilizazioa-n agertzen den diziplinarteko izaera bide egoki eta bakarra delako iritzia aztertuko da, eta J. Lakarraren idazkiaren hizkuntzalaritza-mailako kritika konparatista murriztuaren (ez-sintetikoaren) izaera mugatuaz hitz egingo dugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados