Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Infinituaren erronka

J. Agirre Kolektiboa

  • Descartes, Leibniz, Spinoza eta Kantenganaino iritsita, matematikak eta filosofiak bide luze eta kordatua egin dute elkarrekin. Kantek berak matematika eta ezagutza orokorraren jatorriak Talesen izen mitikoaren pean lotu zituen. Filosofo hauentzat guztientzat argi dago matematikak ahalbidetu zuela ezjakite eta sineskeria ororekiko jatorrizko haustura. Matematikak mitoaren nagusitasuna apurtu zuen. Pentsamendu erromantikoak bestalde �eta Hegelek batez ere�, urte gutxiren buruan, bien banaketa ia erabatekoa gauzatu zuen. Artikulu honetan, klasikoen bideari jarraitu nahi izan diogu. Dena dela, filosofiak berak egiarik sortzen ez duela eta, azken atalean politikaren alorrera jo dugu ondorio interesgarririk aterako zelakoan. Zelangura ere, politika askatzailea aldizkakoa da beti, eta ez da inoiz denboraren gainetik dagoen kategoria filosofiko baten gauzatze edo mamitze historikoa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus