Artikulu honetan, Kuhnen idatziei jarraituz, zientziagintza errealaren azterketak erakusten duen ezagutza eta razionaltasunaren irudi berria defendatzen saiatuko naiz. Zientzia talde-lanean burututako iharduera berezia izanik, gertakari zientifikoa prozesu sozial baten azken emaitza izango da. Horrela, objektibotasuna persuasioak gidatutako instituzionalizatze bidearen bukaeran lortutako adostasunaren ondorioa litzateke. Anomalien garrantzia azpimarratzeak berriz, erlatibismoa aldentzen duen ezagutzaren izaera irudikatzailearen aurrean jarriko gaitu. Honek guztiak ordea, zientziaren irrazionalismora baino, zientzian pluraltasuna ahalbidetzen duen baloreetan oinarritutako razionaltasun-eredu berri batera garamatza.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados