Enpresa Txiki eta Ertainetan langilegoaren partaidetza bultzatzen duten lan-talde mota desberdinak aztertzen dira artikulu honetan. Lan-talde mota garrantzitsuenak, beraien zergatia, iharduera, abantailak eta desabantailak, alegia. Bereziki aztertzen diren taldeak Talde Autonomoak, Ad Hoc taldeak eta Kalitate Zirkuluak dira. Lan-talde mota hauei buruzko ikuspegi orokorra eskaini ondoren, Enpresa Txiki eta Ertainetara nola egokitzen diren aztertzen da, hots: enpresaren estrategiarekin izan behar duten lotura, E.T.E.etan lan taldeek duten hedapena eta E.T.E.eta aurkitzen dituzten oztopo bereziak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados