Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


J. Habermas: komunikazioaren aldeko proposamena

  • Autores: Josu Amezaga Albizu
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, ISSN-e 3020-5115, Nº. 16, 1996, págs. 145-156
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Nola eraiki komunikazio librea ahalbidetuko duten baldintzak? Galdera honi erantzun nahia agertzen da Jürgen Habermasen lanaren zati garrantzitsu batean. Gizateriaren hastapenetatik hona, gizakiak eginbehar nagusi bi izan ditu. Batetik naturari aurre egin beharra, bizirauteko behar dituen baldintzak egokitu ahal izateko. Bestetik gainerako gizakiekiko harremanak eraiki beharra, naturari elkarrekin aurre egiteko ezezik baita gizaki gisa garatzeko ere. Bigarren zeregin honetan, funtsezkoa da komunikazioa. Izan ere, komunikazioaren bitartez eraikitzen dituzte beren harreman-moduak gizakiek.

      Gaurko gure gizartean, alabaina, mugatuta dago komunikazioa, kateatuta. Berez komunikazioaren eremu izan beharko lukeen gizarteko harremanen esparruan, gero eta presentzia handiagoa ari da hartzen arrazoipide instrumentala; naturarekiko jarreratik arrazoitzeko modua alegia: azken funtsean, Subjektua-Objektua harreman eredua planteatzen duen arrazoipidea. Horren kariaz, gizakiak objektu gisa ibiltzen du gizakia, ez subjektu gisa, naturaren gainean ezartzen den kontrol berbera beste gizakien gainean ere ezarriz.

      Arazo hau mahaigaineratzera eta gainditzeko egoerak arakatzera �hots, komunikazioaren eginbeharra berreskuratzera� zuzentzen da, esan bezala, Habermasen lanaren zati handi bat.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno