Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zesar Tito Libioren lanean: imitazio eraldatzailearen etsenplu bat diskurtso historikoan

Jesús Bartolomé Gómez

  • Libiok (AVC 10. 28.8-12) Zesarren lanetik (BG 4. 33.1-34.1) hartu duen pasarte bat aztertzen da artikulu honetan imitazio legez: Zesarrek britaniar gisa aipatzen duen gerra taktika bat, orgetako borroka alegia, Sentinoko gudaldian txertatu du Libiok. Narrazio historikoa ulertzeko bi era erakutsi nahi dira konparaketa honen bitartez, imitazioak literatura erromatarrean duen garrantzia eta eginkizuna nabarmenduz. Ihardunbide dinamiko eta esanguratsu bezala azaltzen da imitazioa, bi testuren arteko erlazio eraldatzaile legez (testuartekotasun prozesua). Bide batez, Antzinateko historiografiak egungoaren aldean dituen ezaugarri berezi batzuk erakusten dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus