Egileak bere herrian azkeneko berrogei urteotan euskarak bizi izandako gorabeherak aipatzen ditu hitzaldian. Arrasatek, herri enblematikoa Euskal Herriko mapa geo-sozial-ekonomiko-politikoan, atzerakada izugarria jasan zuen 60.eko hamarkadan euskararen erabilpenari dagokionez: diktaduraren zamak eta inmigrazioaren bultzada kontrolagaitzak euskara ia-ia desagertarazteraino eraman zuten. Baina, herri-ekimenei esker, zuzpertu ahal izan da hein handi batean eta Arrasate berriz ere eredu bilakatu da hainbat euskal herrirentzat, bertan garaturiko esperientzien modeloak leku askotan ezartzen ari direlarik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados