Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Biraketa pragmatikoa, biraketa linguistikoa

  • Autores: Fernando García Murga
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, ISSN-e 3020-5115, Nº. 6, 1992, págs. 13-22
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Logika klasikoak mende honetako biraketa linguistikoan izandako eragina aipatuko dugu lan honetan. Dena den, logika klasikoan oinarritzen den semantikak dituen arazoak erakusten saiatuko gara. Problema hauek testuinguru, hiztunaren jakintza ez-linguistiko edota esaldien situazioek esanahian duten eraginetik datoz.

      Beraz, hizkuntza naturalaren azterketa aurrera joan ahala, teoria pragmatikoaren sorreraren beharrean gaudela azaldu da. Adibidez, alde batetik Frice-ren teoriak duen aspektu garrantzitsuenetariko bat hiztunak esandako esaldiaren interpretazioa hizpidearen printzipio orokorren medio inferitzea da da. Beste aldetik, Sperber eta Wilson-en \"pertinentzi teoria\", hizkuntzaren ulermenerako egiten den inferentzia, bi zutabetan oinarritzen da: logika klasikoan (murriztua izan arren) eta mekanismo psikologiko batean: \"pertinentzi printzipioa\".

      Hala ere, aipaturiko bi zutabeak ez daude behar den bezala finkatuak, lan honetan azaltzen denez, arazo ugari planteatzen dituztelako. Beraz, gaur egun ez daude pragmatikak osatutako kontzeptuak zehatz-mehatz definiturik. Hori dela eta, pragmatika semantikak azaldu ezin dituen fenomenoen \"paperontzi\" bihurtu da. Hau dela eta, aurrerantzean daukagun lana, arlo pragmatikoa antolatzea da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno