Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Atzerritarren eskubideak konstituzio espainiarraren argitan

Jasone Urkola Iriarte

  • Aurtengo uztailean Udako Euskal Unibertsitatearen Zuzenbide Sailean, atzerritarrak gaitzat harturik, Donostiako Zuzenbide Fakultateko zenbait bekadun eta ikaslek aurkeztutako lan-sortaren lehen atala da hau.

    Bertan, Konstituzioaren titulo I-ak arrezaguturiko eskubide eta libertateek atzerritarrekiko duten norainokotasunaren azterketatxo bat egin nahi izan da, Extranjeria-Legeak eta bere Erregelamenduak, Jurisprudentziak eta doktrinak egin dizkieten ñabardurak ikusiz.

    Norainokotasun hori espainiarrekikoarekin konparatuz, aipatu eskubide eta libertateen sailkapen bat egin da (berezko eskubide absolutu edo erlatiboak �Konstituzioak atzerritarrei arrezagutuak� eta Arau horrek formalki edo tazituki baztertuak), haiei Espainiako ordenamendu juridikoan egozten zaien statusaren zertzelada batzu eman asmotan.

    Aurreko orrialdera itzuli


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus