Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Emakumea euskararen transmisioan

  • Autores: Maria Luisa Egia
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, ISSN-e 3020-5115, Nº. 3, 1991, págs. 35-68
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Lantxo hau prestatu nuenean, nik ez nekien Van Lysebeth eta Starhawk nortzu ziren, ez Tantra zer zen ere, baina Mirande, Oteiza, Barandiaran, Ortiz Osés eta Sanchez Carrión bai ordea.

      Nik jakin nahi nuena hauxe zen: Zergatik dirau Euskal Herriak euskaldun? Nik neure bihozkadak banituen, baina soziolinguistikak eta izkuntzaren irakaskuntzazko teoriek baino gehiago, neure barneko grinek eraman naute, gai honi bere alde psikiko eta mitologikotik heltzera.

      Eta hona hemen, emakumea, hizkuntza eta sormenaren jatorria, historiko eta mitologikoki non zegoen eta non dagoen aztertzea. Capraren ustez, etorkizuna ekologia eta emetasunean bait dago.

      Baina kontuz, arra baztertu gabe, balio emeak garatuz. Bizia bien artean eratzen bait da, txanpon beraren aurpegi biak, hizkuntza eta herria bezala.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno