Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Haurraren adimenaren eboluzioa

Mikel Haranburu Oiharbide

  • Haurraren adimenak etapa desberdinak igarotzen ditu heldutasunera iritsi aurretik. Haur jaioberriak ez ditu Ni-a eta Ni-a ez dena bereizten, baina gerora asimilazio selektiboa egiten hasiko da, sentipen eta inplultsuei nagusituz.

    Haurrak, ibiliz eta gauzak erabiliz, gorputz-espazioa eta objektuen espazioa eratzen du. Geroago, garun-azaleko areak heldu ahala, mugimendua errepresentazio bihurtzen du. Hizkuntza izango da errepresentazioaren adierazpiderik egokiena.

    Hiru adimen-mota garatzen dira bat bestearen atzetik. Lehenik, adimen konkretua, zeinu eta sinboloz operatu bai baina kontzeptu mugatu eta errepresentazio zurrunetan agortzen dena. Ondoren, adimen abstraktua garatzen da, analisian aurrerapenak egiten ditu haurrak, objektuak alderatzen ikasiz.

    Azkenik, adimen kontzeptuala garatzen da. Espazio eta denboraren dimentsio bikoitzean zeinu eta sinboloz operatzen ikazten du gaztetxoak, sistema silogistikoa eta konbinatorioa menperatuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus