Frantziako Iraultzak, Aro Garaikidea, hots, modernitatea, zabaltzen duen gertakizunak ilustrazioan du oinarria, tradizioarekin haustura nabarmena suposatzen duelarik. Guzti honen ondorioz, XIX. mendea hiru ardatz berriren inguruan antolatuko da: burgeseria, erromantizismoa eta nazionalismoa. Espainiako kasuan, burgeseriaren ahuleziak bilakabide hau oztopatu zuen.
Esukal Herrian berdin gertatzeaz gain, Modernitateak jaso zuen erasorik nabarmenena eta konstzientena euskal abertzaletasunarena izan zen. Sabino Aranaren nazio kontzeptuak, nazioa beti izan da eta bere horretan irauten du, modernitatearen funtsa, mugimendua aldaketa ukatzen du, Peru Abarkaren hildotik jarraituz. Hain zuzen, XIX. mendean hedatzen joango den euskal mundu zaharraren kontzientziak, euskal sena baserria eta tradizioaren inguruan txertatuz, gizarte aldakor, moderno baten zirkuluetatik urrun mantenduz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados