Iñaki García Fernandez, Andoni Barreña Agirrebeitia, Nekane Arratibel Insausti, Maria José Ezeizabarrena Segurola, Julia Barnes Mason, Inger Margareta Almgren Spare
Lan honetan MacArthur-Bates Communicatives Development Inventories tresnaren bertsio laburren euskararako egokitzapenaren emaitzak biltzen dira. Tresna honek maila bi ditu: lehena, 8 eta 15 hilabete bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei dago zuzendua; bigarrena, 16 eta 30 hilabete bitarteko haurrentzat dago sortua. Tresna osatzeko baliagarritzat jotako 1.394 haurren datuak erabili dira. Lan honetan adinaren araberako eskala bakoitzean bildutako emaitzak eta puntuazio normatiboak aurkezten dira. Erdietsitako emaitzek tresnaren fidagarritasuna eta baliozkotasuna bermatzen dute.
GAKO-HITZAK: Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda (Mac-Arthur-Bates Inventories) · Komunikazio-garapena · Hizkuntza-garapena · Baliozkotasuna · Fidagarritasuna.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados