Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Leintz bailarako nerabeak eta ikus-entzunezko edukien kontsumoa, digitalizazioaren garaian

Amaia Pavón Arrizabalaga, Aitor Zuberogoitia Espilla

  • Ikerketa honetan aztertu da zelakoa den Leintz bailarako nerabeen (12-16 urte) ikus-entzunezko kontsumoa. Aztertu da, batetik, gaztetxoek zelan kontsumitzen dituzten ikus-entzunezkoak; horrekin batera, ezagutu nahi izan dira beren motibazioak ikus-entzunezkoak kontsumitzeko; amaitzeko, ikertu da euskarazko edukiek zein toki betetzen duten haien kontsumoan. Ohiko telebistaz haratago, Interneteko eta telefono mugikorretako ikus-entzunezkoak ere hartu dira kontuan. Ikerketa burutzeko, Arizmendi ikastolako 207 neraberen kontsumoa aztertu da, metodo kuantitatibo eta kualitatiboak baliatuta. Azterketa honek, nerabeen ikus-entzunezko kontsumoari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, ikerketa-metodologia bat proposatzen du gaian sakondu gura duten etorkizuneko ikerketentzat.

    GAKO-HITZAK: Nerabeak · Ikus-entzunezko kontsumoa · Digitalizazioa · Leintz bailara.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus