Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskarazko telesailen produkzioaren uzta eta mugen zertzelada XXI. mendean: "Goenkale" saioaren kasu-azterketa

Idoia Astigarraga Agirre

  • Euskarazko telebistako fikzio seriatuaren produkzioak ezaugarri zehatz batzuk ditu eta baldintza objektibo batzuei egin behar die aurre. Ezaugarri eta baldintza horiek zeintzuk diren identifikatzea da artikulu honetan azaltzen den ikerketaren jomuga. Horretarako, ikerlanak bi norabide izan ditu: batetik, 2000-2009 hamarkadako telebistako euskarazko fikzio seriatuaren produkzioa baldintzatzen eta mugatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira; bestetik, identifikatutako muga horien barruan, Goenkale saioa zelan ekoizten den aztertu da.

    GAKO-HITZAK: Euskal Telebista · Fikzio seriatua · Produkzioa · Goenkale.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus