Pasa den ikasturtean zehar, komunikabide eta jardunaldi pedagogikoen bitartez, institutuak hezkuntza saila ikasgeletan beste hizkuntz atzerritar bat era intentsibo baten sartzearen aIde zegoela jakin zuen. Beraz, talde honen arduradunak izatea proposatu zigutenean, baiezkoa eman genuen, eta proposamena irakasleen klaustrora eta OOG-ra pasatu zen, bietan gehiengoaren adostasuna lortuz. Bestalde, HMH proiektua aukeren berdintasunean eta edozein ikasle aurretik inolako eskakizunik barik hizkuntz erronka bat bere gain hartzeko gai dela pentsatzean oinarritzen da. Irakasleentzat egoera hau zailagoa den arren, gurea bezain institutu multikultural baten gizarte eta kultur estatusak apurtzeko modu bat da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados