Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Seinalearen prozesatze digitalaren erronkak kanpoko desfibrilagailu automatikoaren inguruan

  • Autores: Elisabete Aramendi Ecenarro, Unai Ayala Fernández, Andoni Lazkano Bilbao, Unai Irusta Zarandona
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. 23, 2010, págs. 99-112
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Bihotz-biriketako gelditzearen aurrean berpiztea honako bi ekintza nagusiren mendekoa da: bihotz-biriketako berpizte-masajea eta bentrikulu-erritmoaren desfibrilazioa, kanpoko desfibrilagailu automatiko baten bidez. Tresna horiek bihotzaren erritmo hilgarriak detektatzen dituzte pazientearen elektrokardiograma digitalki prozesatuz; ildo horretatik, azkeneko urteetan hiru erronka nabarmendu daitezke. Umeen (1 eta 8 urte bitartekoen) erritmoen sailkatze egokia lortzea da lehengoa. Bi sailkatze-parametro aurkezten eta ebaluatzen dira lan honetan. Horretarako, helduen eta umeen bihotz-erritmo desberdinez osatutako datu-basea aztertzen da, sentsibilitatea eta espezifikotasuna adinaren arabera neurtuz. Bigarrenak berpizte-masajea ematearekin batera analisi fidagarria egitea du helburu. Erreferentzia-seinaleak erabilita eta soilik elektrokardiograma erabilita, iragazketa moldakorrekin lortutako emaitzak konparatzen dira. Azkenik, hirugarren erronkaren inguruan, desfibrilazioaren arrakasta aurresateko metodoetara hurbilketa egiten da. Erronka horien guztien helburua bihotz-biriketako geldiunean dagoen gizakiaren bizi-aukera handitzea da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno