Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Egia deserosoa: hizkuntza-politikari buruz inoiz kontatu ez dizutena

  • Autores: Igor Astibia Teiletxea
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 77, 2010 (Ejemplar dedicado a: Bat Aldizkariaren XX.urteurrena (II)), págs. 95-115
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Azkenaldian, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sakon aztertu ditu Administrazio nagusiek garatzen dituzten hizkuntza-politika orokorrak eta ondorio benetan lazgarria atera ere bai: hizkuntza-politika horiekin euskara ez da normalizatuko. Administrazioen beraien hainbat txosten eta datu aztertu ditugu, batzuk publikoak baina beste asko sekula plazaratu gabeak, eta datu horiek argi erakusten dute hizkuntza-politika horiek ez dutela euskararen normalizazioa bermatzen. Hizkuntza-politika horiek ez dute Euskal Herriko herritar guztientzat beren eguneroko eta mota guztietako jardunean ohiko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izatea ekarriko. Azken hiru hamarkada hauetan eman diren aurrerapausoen eragile nagusia ez da Administrazioa izan, herritarrak eta Euskalgintza izan dira. Izan ere, Administrazioa herritarren eta Euskalgintzaren eskarien atzetik mugitu da beti. Ondorioz, euskara normalizatu nahi badugu, euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa dugu Administrazio nagusiek hizkuntza-politika berria abiatzea, orain arteko politiken gabezia larriak gaindituko dituen hizkuntza-politika eraginkorra garatzea. Horretarako baina, euskaltzaleok gure ahalegina biderkatu behar dugu. Administrazioek hizkuntza-politika eraginkorra gara dezaten nahi badugu, orain arte eragin duguna baino gehiago eragin behar dugu eta herritarrekin batera jardun, euskararen normalizazioa bermatuko duen hizkuntza-politika berria gara dezaten.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno