Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Reversing language shift hegoaldean

Miquel Gros i Lladós

  • Munduko hizkuntza-aniztasunaren artean euskararen biziberritzea -bere zailtasun guztia kontuan hartu arren- munduan arrakastatsuenetakoa dela adierazten du artikulugileak. Bere diskurtsoaren abiapuntua euskararen atzerapen historikoaren hainbat eragileren azalpenean jartzen du, gero, XIX. eta XX. mendeetan gertaturiko atzeratzearen azkartze-prozesua gogora ekarriz. Ondoren, Estatu espainiarreko hainbat datu demolinguistiko eta geolinguistiko interesgarri ematen ditu egileak Hego Euskal Herriko diktaduraren ondorengo egoera Reversing Language Shift-aren abiapuntutzat hartzeko.

    Zer egoeratan zegoen euskara EAEn eta Nafarroan 1981an eta 1986an hurrenez hurren? Bretoieraren garapenarekin alderaketa interesgarriak eginez, egileak errolda desberdinetako datuen irakurketa eskaintzen du. Horrela bada, 1981. urtetik abiatuta, 2001. urtekoa erkatzen du Reversing Language Shift ikuspegitik, jakina, argazki erabat desberdinak atereaz EAEri eta Nafarroari dagokienean. Amaitzeko, 2011. urtean egin beharko litzatekeen hurrengo errolda ekartzen du harira. Baina egileak kezka azaltzen du, krisiaren eraginez-edo, ez ote den errolda hori inkesta batekin ordezkatuko, jakina, horrela burutuko balitz, datuen kualitatea eta kantitatea asko murriztuko litzatekeela azpimarratuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus