Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Europa, aniztasunean bildurik?

Paul Bilbao Sarria

  • Estatuen Europaren eraikuntzan azken hogei urteotan urrats handiak egin dira, eta hor hizkuntza-gutxiagotuei esleitu zaie tokia aztertu du Paul Bilbaok artikuluan. Europan hizkuntza-aniztasunaren kudeaketak historia luzea du; hartara, egileak XVII. mendetik aurrera izandako inflexio-puntu garrantzitsuenak jaso ditu, isla zuzena dutelako egun Europan daramaten politikekin. Ondoren, azken hogei urteotan Europako Kontseiluak eta Europako Batasunak hizkuntzen eremuan abian jarritako tresnen eraginkortasuna auzitan jartzen du egileak, bai eta gizarte zibilak hizkuntza-komunitateen ekitatea bermatzeko abian jarritako tresnak ere. Egileak egungo argazkia ere jarri nahi izan du irakurleen eskura; finean, Europan zenbat hizkuntza mintzo diren, zenbat hizkuntza-komunitate dagoen eta Estatuek aniztasuna nola kudeatzen duten tresna arras erabilgarria da. Amaieran, etorkizunari begira Europako berezko hizkuntza-komunitateen arteko loturaren zein lankidetzaren beharra, bai eta gizarte zibilak hizkuntzen berreskurapenean hartu beharreko eragiletza ere, ondorioztatzen ditu egileak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus