Artikulu hau 2010eko apirilaren 28an UPV/EHUn defendatutako eta bikain cum laude notarekin kalifikatutako tesiaren laburpena da. Tesiaren xedea, lan-munduko organizazioetan hizkuntz normalkuntzarako eraldaketari aplikatutako hizkuntza-prozesuen ingeniaritzan esku-hartzerako eredu erreferentziala garatzea izan da. Langile-sindikatu batean 10 urtez bideratutako esperientzia baten kasuaren azterketan oinarritu da, eta ikerketa kualitatiboaren estrategia erabili du, hiru fasetan: 1) landa-lanaren burutzea Ekintza-ikerkuntzaren metodologia aplikatuz, 2) esperientziaren berreraikuntza sistematizazio prozesu bat eta sistematizatutako datuen kontzeptualizaziorako beste prozesu bat jarraituz, Esperientzien Sistematizazioa eta Funtsatutako Teoriaren metodologiak aplikatuz, eta 3) esku-hartzerako eredu baten formulazioa, Sistemen Enfokearen metodologia aplikatuz. Esperientziaren berreraikuntzatik abiatuta, bederatzi indar-ideiren mapa eraiki eta mapa horrek taxututako eskema kontzeptualean oinarrituta, erreferentziazko ENEKuS ereduaren egitura konfiguratu da. ENEKuS eredua bederatzi �akzio-gunetan� egituratu da; akzio-gune bakoitzean, azkenik, aplikazio praktikorako azpi-eredu operatibo bana diseinatu da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados