Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


20 urteko nafar euskaldun hori: Nafarroako euskararen egoera zenbait gazte euskaldunen bizipenetan

  • Autores: Paula Kasares
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 76, 2010 (Ejemplar dedicado a: Bat Aldizkariaren XX.urteurrena (I)), págs. 101-123
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Artikulu honetan azken hogei urteotan Nafarroako euskararen egoeraren bilakaera irudikatzen ahalegindu naiz 1990 aldera sortutako gazte euskaldun talde batek euskararekin izan dituen bizipenetan oinarrituta. Hau da, deskribapen soziolinguistikoaren maila mikroari dagozkionak azalpen soziolinguistikoaren maila makroan txertatu ditut. Hori eginda, egun Nafarroan hizkuntza eremuen irizpide geografiko hutsak gazte euskaldunen euskarari buruzko bizipenak eta hizkuntzarekin eratu dituzten harremanak guztiz azaltzen ez dituela geratu da agerian. Hizkuntza eremuek baino gehiago gizarte inguruak eta harreman sareek baldintzatzen dituzte gazteen hizkuntza jarduerak. Artikuluak azterketa mikro eta makrosoziolinguistikoen osagarritasuna nabarmendu du bai eta bide metodologiko horren baliagarritasuna iradoki ere Nafarroakoa bezalako egoera soziolinguistiko konplexuak eta hizkuntza berreskuratzeko prozesuak sakonki ikertzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno