Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskararen ibilia, etsipenetik itxaropenera

Patxi Baztarrika Galparsoro

  • Euskararen bilakaerak erakutsi digu hizkuntza ez hegemonikoak biziberritzea utopia egingarria dela, baldin eta faktore politiko eta sozial jakin batzuk estu uztartzen badira, herritarrek hizkuntzarekiko leialtasunez eta atxikimenduz jokatzen badute, eta adostasun sozial eta politiko zabalik bada. Erabilera da partida erabakigarria, eta erabileraren hazkundea sendotzeko muga nagusiak eta konplexuenak sozialak dira.

    Euskara hazi egin da, baina badu atzera egiteko arriskurik, etorkizuna bermatzeko hazten segitu beharra du, eta trinkotzen. Halatan, nahitaezkoa dugu erronkak definitzen asmatzea, zuhurtasunez jokatu eta hizkuntza politika aktibo baten aldeko adostasuna areagotzea eta, batez ere, ohartzea eta onartzea, euskararen etorkizuna herritarren (guztien) esku dagoela.

    Bidea ez da (ele)bakartasuna, ez gaztelaniazkoa, ezta euskarazkoa ere. Bidea aniztasuna lantzea da, euskaratik eta euskararako: euskarari gaztelania/frantsesaren eta ingelesaren ondoan, Mitxelenak esango zukeenez, �handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia� egitea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus