Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


"Framing": komunikazio-teorietatik euskararen beharrizanetara

  • Autores: Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 76, 2010 (Ejemplar dedicado a: Bat Aldizkariaren XX.urteurrena (I)), págs. 53-67
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • XX. mendeko 60ko hamarkadatik XXI. mendeko 10eko hamarkadara doan denbora tartean hainbat gauza aldatu da euskararen unibertsoari dagokionez. Horren lekuko izan da Bat Soziolinguistika aldizkaria, azken 20 urteotan. Ibilbide horretan badaude argi-ilunak, baina gure balorazioan baikortasun zuhurra ezkortasunari nagusitzen zaio. Dena den, hemen ez ditugu banan-banan zerrendatuko ibilbide horren ale guztiak. Lerro hauetan, gure ustez euskarak egun duen auzirik larrienari erreparatuko diogu: nolakoa da euskal gizartea euskarari dagokionez eta, halaber, euskararen unibertsoak nola joka lezakeen iritzi publiko horren aurrean. Izan ere, gure ustez, euskararen etorkizunerako berebiziko bidegurutzea binomio horretan datza: euskara versus iritzi publikoa.

      Horregatik, lehendabizi azalduko dugu euskararen errealitatearen hautematea eta irudikapena gidatu dituzten egitura kognitiboak nolakoak izan diren azken mende erdian, eta nolakoak diren gaur egun. Horretarako, komunikazio politikoaren eta komunikabideen eragin kognitiboaren teorietatik edango dugu. Hurbilpen teoriko horiek lagunduko digute sistematikoki ezagutzen euskararen diskurtsoen eraketan zer-nolako osagai edo efektu, harreman, eragile eta eragin dauden. Azkenik, azalpen teorikoekin tartekatuta, kontzeptualizazio eta eskema horiek baliatuko ditugu, hurrengo xedera heltzeko: iritzi publikoak duen euskararen hautematea eta irudikapena aldarazteko eta aldekoagoa bihurtzeko zabaltzen diren bide batzuk proposatzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno