Lan honetan aztertzen da generoaren eragina komunikazio-garapenean haur euskaldun txikietan (8-30 hilabete bitartean). Horrela, aurkezten dira 2.811 haur euskaldunen komunikazio-garapenaren hainbat alderdiren datuak. Datuak bildu ziren MacArthur-Bates Communicative Development Inventories tresna erabiliz, haren euskararako egokitzapenaren bertsio luzea eta laburra (Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda). Emaitzek erakus-ten dute generoaren eragina txikia dela 8-30 hilabete tartean. Aldiz, adinaren eragina ertaina-altua izan zen. Adinaren eta generoaren artean elkarreragina ere ez zen agertu eragile gisa komunikazio-garapena azaltzeko. Emaitzek justifikatzen dute Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrendan pertzentilen taulak kalkulatzean neskatoak eta mutikoak batera kontuan hartzea.
GAKO-HITZAK: Komunikazio-garapena · Hizkuntza goiztiarra · Genero-ezberdintasunak · Communicative Development Inventories.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados