Amerikako aurkikuntza eta konkistaren lehen urteetan Extremadurako jendeak talde handiena eta nabarmenena osatu bazuen ere, lehentasun hori euskaldunek bereganatu zuten ondoko mendeetan. 1900-1936 bitartean Baskongadetatik hara joandako jendearen arteko batasuna eta elkartasuna nabarmentzen ziren eta ezaugarri horiek espainiar emigranteengandik bereizten zituzten. Guztiarekin ere, kulturaren ikuspegitik, 1900ean ez zen autonomia sakoneko kulturaren sorrera gertatu oraino: Unamuno, Baroja eta Maeztu bezalako intelektualek, sorlekuarenganako begikotasuna azaldu arren, ez zuten sekula gainerako Espainiakoren desberdina litzatekeen kultura kontuan hartu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados