Euskal Herriak eta Amerikak harreman biziak izan dituzte elkarren artean, bai soziologikoak eta bai kulturalak ere. Euskal Herriak Amerikaren gainean izan dituen eraginen aldetik, lau harreman-une gailetzen dira, isiltasun edo gabezia kultural luzeko aldien artean. Une horiek aldi historiko-kultural hauetan gauzatu ziren: Bezpizkundea-Barrokoa ; Ilustrazioa-Erromantizismoa ; mende amaierako krisia-gerra zibila ; eta, azkenik, Francoren garaitik gaurdainokoa. Euskal aztarna indartsua agerian duten eragin kultural bereziko hiru garai historiko hauek nabarmen daitezke: ilustrazioa, modernismoa edo 98ko Belaunaldia eta erbestea.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados