Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Galeseko unibertsitateetan galesera sustatzearen pozak eta frustrazioak

Colin H Williams

  • Hizkuntza-politikak eta hizkuntza-plangintza formalak funtsezko papera bete dute galeseraren sustapenean. Unibertsitate-mailako galesera-eskaintzaren inguruan sortu berri diren eztabaidak eta ekimenak aztertzen dira idazlan honetan. Eztabaida horren helburua izan da pentsaera eta politika-aukerak aldatzea bost esparrutan. Honako hauek dira bost esparru horiek: a) Eremu urriko hizkuntzen eskaintzari buruzko diskurtsoa, bai derrigorrezko hezkuntzaren sektoreari dagokionez, bai eta derrigorrezkoa ez den hezkuntzaren sektoreari dagokionez ere. Horien artean, unibertsitate-mailako eskaintzak; b) Egungo galesera-eskaintzaren eraginkortasun-maila, egungo ikasleen, langile potentzialen eta gizarte zibil osoaren interesei dagokienez; c) Hizkuntza-egitasmoak ezartzea unibertsitate-sektorean; d) �Coleg Ffedral Gymraeg� sortzeko eskaerak; goi-mailako hezkuntza-sistemako elementu erdiautonomoa, galesera bitarteko izango duena; e) Berdintasun-politika orokorraren baitan galeserari buruzko legeak eta klausulak sortzearen ondorioak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus