Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Emakumeen aurkako indarkeria eta Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-sinesmenak: prebentziorako eta heziketarako bide parte-hartzailea

Ainara Arnoso Martínez, Sheila Melcón, Maialen Costa, Maite Isasa

  • Lan honen xedea, unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako ikasleen artean (N=125) emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko irudikapenak aztertzea da. Irudikapen sozialaren eredu teorikotik abiatuta (Moscovici, 1961) eta metodologia parte-hartzailearen bitartez, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko esanahiak, indarkeria honen jatorriari buruzko usteak eta prebentzio-estrategien proposamenak aztertzen dira, helburu bikoitzarekin: a) prebentzio-neurri bezala, beraien etorkizuneko lanean eragin dezaketen mito eta uste okerrak errebisatu eta zuzendu ditzaten laguntzea; b) informazio gehigarria eskaintzea beraien etorkizuneko hezkuntza-prestakuntza osatuago bat opatzeko.

    GAKO-HITZAK: Emakumeen aurkako indarkeria · Unibertsitarioak · Irudikapen sozialak · Prebentzioa · Parte-hartzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus