Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Berezko marko estetiko eta kulturala: Bertsolari Txapelketa Nagusia, Euskal Agoraren bilgunea

Jexux Larrañaga Arriola

  • Bertsolari Txapelketa Nagusiaren ibilbidea unerik emotiboenera iritsi da eta denok batzen gaituen Bilbao Exhibition Center-en itzalpeko arima biziarazi du bere taupadetan. Bilgune horretan hautemandakoa, ikusitakoa, entzundakoa, sentitutakoa, esangurazko eremu baten mugarria da, aldiro-aldiro eraberritzen den espazio-denbora baten bidegurutzearen atarian. Lan honen xedea, sormen-lurralde eremuko sinbolismo kulturala aztertzea da, eta horretarako Dan Sperber-en dispositibo sinbolikoaren mekanismoa abiaburu, narrazio kulturalaren eszenaren kontzeptu-ardaztaileen deskribapena egin dugu. Espazio hori intentzio batekin eraikita dago eta sormen-eraiketa horretan ebokazio/gogoramena lehendik jasotako oinarri kulturalaren gainean eraikita dagoenez, diskurtso berriak eta irudi berriak eraikitzeko duen garrantzia agerian jarri ohi du iruditegi kolektibo eguneratzeko prozedura biziberrituz. Horrela, sinbolismoaren esperientziaren oinarrian uler liteke ebokazio-eremu kultural baten berreraikuntza-prozesua gizartean gertatzen diren aldaketei lotuta agertzen dela.

    GAKO-HITZAK: Dispositibo sinbolikoa · Irudikapen kontzeptuala · Iruditegi kolektiboa · Berridazketa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus