Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Argiak eta itzalak euskararen lurraldean euskararen etxean, gazi-gozo

  • Autores: David Anaut Peña
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 74, 2010 (Ejemplar dedicado a: II. Hausnartu. Euskal soziolinguistika sariak), págs. 17-42
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Herri euskaldunaren definizio borobil, erabateko eta adosturik ez dagoen arren, herri euskalduntzat jo ohi dugun bat hautatu eta errealitate horren gaineko zenbait gogoeta jaso da artikulu honetan. Leitza (Nafarra) da herri hori, eta Leitzako errealitatearen irudi edo argazki bilduma bat egin da. Azken batean, herri euskaldun bat zertsu den edo nola bizi den ilustratzeko saiakera da, neurri batean bederen, eta beti ere hizkuntzari dagokionez: erabileran eragiten duten faktoreak, euskararekiko atxikimendua, bizitasun linguistikoaren adierazleak, estetikaren pisua, hizkuntzaren marka� Aipatu behar da, eta ziur asko ezin zitekeen bestela izan, argazki galeria honetan hartutako eta deskribatutako irudiak zenbaitetan kontraesankorrak diruditela. Euskararen bizitasunaren irudiak bezalaxe, euskararen ahuleziak ere agertuko zaizkigu. Egoera konplexu baten seinale, zalantzarik gabe, irudi horiekin alde eta molde bateko zein besteko irakurketak egin baititzakegu. Izenburuak dioen moduan, euskararen egoeraren azterketak argiak eta itzalak erakusten dizkigu, eta, euskaltzalearen ikuspegitik betiere, batzuetan gazi da, besteetan gozo


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno