Inazio Azcoaga Lasheras, Miguel Larrambebere Zabala
Eliza erakundea da eta lege zibilek aspaldidanik aitortu izan diote ondasunak edukitzeko eskubidea. Historian zehar Elizak donazio asko jaso izan ditu, beste erakundeetatik batzuetan eta bere eliztarren eskuetatik beti. Erdi Aroan gauzatu zen oinarrizko zerga-sistema bat: eliztarrek beren parrokiei hamarrenak �apaizen eta pobreen sostengurako� eta primiziak �parrokia-ren gastuetarako (obrak, kultua)� ematen zizkieten. Errealitate horien lekuko dira parrokietako artxiboetan ditugun «tazmia» eta «fabrika» izeneko liburuak. Erakunde zibilek parte hartu izan dute parrokien ondasunen administrazioan, bi aginteak (zibila eta eklesiastikoa) elkarlanean aritzen baitziren (patronatua eta abar sortuz). XIX. mendeak aldaketa asko ekarri zituen: desamortizazioak; hamarrenak, primiziak eta patronatua bertan behera uztea� 1861. urtean sortutako Jabetza Erregistroan ez zegoen tenplu katolikoak inskribatzerik. 1867/1998 Errege Dekretuak salbuespen hori inkonstituzionaltzat eman du: musulmanek beren meskitak immatrikulatzeko eskubidea badute, zer dela-eta ez Eliza Katolikoak bere tenpluak? GAKO-HITZAK: Parrokiaren ondasunak · Hamarrenak eta primiziak · Patronatua · Jabetza Erregistroa.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados