Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen jarraipena eta azpiegitura handiak Euskal Herrian

  • Autores: Roberto Manjón Lozoya
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 72, 2009 (Ejemplar dedicado a: Zein hizkuntza egiten du Komunikazio gizarteak?), págs. 69-97
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Roberto Manjón egileak globalizazioak euskal kulturan eta bereziki euskararengan duen eragina aztertu du artikulu honetan, lurraldearen antolakuntzak eta azpiegitura handiek dakartzaten eraginak aztertuz bereziki. Kontuan hartu ditu politika estrukturalak eta globalizazioak sortzen dituen mendekotasuna eta lotura bereziak. Egilearen iritziz egungo lurralde antolamendu eta azpiegitura handiek dislokazioa eragiten dute Euskal Herrian: dislokazio demografikoa, sozioekonomkoa, kulturala eta eremu fisikoari dagokiona.

      Ikuspegi horretatik abiatuta, eta kontuan izanda globalizazioaren kultur forma eta edukiak sartzen ari direla gero eta gehiago, euskal hiztun-herriak akaso ez duela izango indar horri eusteko behar besteko autoerregulazio-ahalmen planteatzen du. Azterketa sakonaren ondoren estrategia zehatza proposatzen du. Estrategia horretan biltzen dira, besteak beste, hiztun-herria trinkotzearen beharra kontzentrazio demografikoa bultzatuz, toki- eta eskualde-mugikortasunari lehentasuna ematea, eskualdeko ekonomia sustatzea eta tokian tokiko harreman-sareak garatzea. Azkenik, Prometeoren sindromea desmitifikatu beharra azpimarratzen du, teknologia berriekiko gehiegizko lilura, alegia.

      Amaitzeko, ideologia eta politikaz azken gogoeta egin du egileak artikulu honetan, arazo soziopolitikoa, ideologikoa eta soziokulturala kontuan hartuta.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno