Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mendatako lexikoaz

Aitziber Urkiza

  • Artikulo honetan Euskal Filologiako laugarren mailan egin neban tesina batzen da. Ez da tesina bere osotasunean agertzen, zati batzuk kendu egin dodaz artikulu honetan beharrezkoak ez diralako. Ganera gauza asko aldatu eta zuzendu be egin dodaz.

    Tesina egiten hasi nintzanean, lehenengo asmoa Mendatako euskerea aztertzea bazan be, Juan Manuel Etxebarriak, lan honen zuzendariak, hori egitea gehiegizkoa zala esan eustan, eta eremua murriztea proposatu eustan: lexikoa aztertuz bakarrik. Baina lexikoa batzen hasi eta lan bikoitza egin zitekeala ohartzea bat izan zan: alde batetik, lan dialektologikoa, lexikoa aztertu ikuspegi linguistikotik; eta bestetik, lan etnografikoa, galtzen ari diran euskal ohituren barri emon eta ahal diran neurrian berreskuratu.

    Behar hau irakurten dauanak ezinbestekoa dau Mendatako lexikoaren aberastasunean erreparatzea, baita galtzen ari diran euskal ohitura ederrak zeintzuk diran ikustea be. Izan be, azken urteotan baserri edo herri txikiei lotuta dagozan usadio asko galtzen doaz, batez be gazteen artean.

    «Zergatik aukeratu Mendata?» Batek baino gehiagok egingo deutso galdera hori bere buruari. Erantzuna laburra bezain argia da, orain urte bi arte Eibarren bizi izan naizen arren, beti euki dot lotura haundia Mendatagaz, asteburu guztietan joaten nintzalako eta bestetik Mendatako hizkereak badaukalako aparteko zeozer, oso bitxia da eta horregatik merezi dau aztertzea, bitxia da, batez be, hain leku txikian erregistro bat baino gehiago erabilten diralako.

    Hain da berezia bertako berbakerea ni ez nazela persona bakarra bertako euskerea aztertzen ibili dana. Idoia Malleak bere tesiaren zati handi baten Mendatako hizkerea batzen dau, deklinabidea, aditza eta lexiakoa bera be bai beste gauza askoren artean. Halanda be, nik egin dodan hiztegitxo honetan agertzen diran berba asko berak be batuta daukazan arren, nik beste ikuspegi batetik egin dodaz, eguneroko bizitzagaz lotuta dagozan arlo eta galtzen ari diran ohiturei garrantzi berezi bat emonaz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus