Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue
Artikulu honetan hizkuntza-ohituraren fenomenoa, eta ohitura horien aldaketak ikertzeko oinarri teoriko bat deskribatzen da lehenik, eta, ondoren, oinarri hori erabiliz eginiko ikerketa baten ondorioak laburtzen dira (Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa ikerketa-lana).
Oinarri teorikoan gizakien harremanak eta ohiturak ikuspegi sistemiko batean kokatzen dira. Gainera, sistema horien hainbat ezaugarri deskribatzen dira: sistemek elkarrekintzan egiturak sortzeko duten joera �eta beraz ohiturak-, sentimenari loturiko alderdien eta geruza arrazionalaren mailakatzea, eta aldaketa sistemikoen eta ez-sistemikoen bereizketa, besteak beste.
Bigarren zatian, ikerketaren emaitzetan, Euskal Autonomi Erkidegoko 27 bikotek beren ohiko hizkuntza-harremana gaztelaniatik euskarara aldatzeko izandako prozesuen bost gako azaltzen dira, eta baita prozesu horren araberako bikote horien sailkapena ere.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados