Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Txillardegi glotopolitikan

Imanol Esnaola

  • Imanol Esnaolak Txillardegiren alderdi intelektual �deserosoa� azpimarratu nahi izan du omenaldi honetara bildutako artikuluan. Deserosoa, bere ekarpenaren unibertso kontzeptuala ez baita leuna, gatazkatsua baizik; ekarpen gordina goi mailako izaera akademikoarekin jantzia eta eragiteko konpromisoari lotuta. Konpromiso horrekin bat, BAT aldizkaria bera sortu zuen Txillardegik, kanpoko eta bertako ezagutza zabaltzeko helburuarekin; dibulgaziozko lanaren bitartez, pentsamendua garatzeko; pentsamendua garatuz eragiteko. Horren lekuko �Flandria, Eire, Quebec, Katalunia, Suomi, Letonia, Lituania, Estonia... Txillardegiren geografia ezin zorrotzago hautatu�aren egoera soziolinguistikoa geureganatzea. Ezagutza eta garapen intelektualaren bitartez �Txillardegik asto eta guzti aurrera egiteko bidea erakutsi du, lastoa eta bihia bereizten irakatsiz�. Txillardegiri zor zaion aitortzaren beharrarekin ixten du artikulua egileak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus