Soziolinguistikan eta hizkuntzaren ekologian aditua den emakumea da Carme Junyent. Berarekin egindako elkarrizketa honetan zehar guztiz jakingarriak diren hamaika gai aipatzen dira: munduko hizkuntzek daramaten prozesua, hizkuntzarik ahulenei aurre egiteko modua eta hizkuntzen ikaskuntza; hizkuntzak ikasteak duen abantaila; hizkuntzaren ikuspegi ¿instrumentala¿; hizkuntzen urte europarra; Europa mailako hizkuntza planifikazioa; Generalitatearen hizkuntza politika; euskararen berreskurapen eta normalizaizioak daraman bidea; globalizazioa¿ Oro har, elkarrizketatuak hizkuntza gutxituek duten etorkizunari buruzko kezka agertzen du, batez ere, teknologia berrien hedapenak hizkuntza uniformizaziorako aukera berriak sortzen dituelako. Horretan oinarrituz, tokiko hizkuntzak ikastearen aldeko aldarria egiten du. Biziki kezkaturik agertzen da, beraz, hizkuntza ordezkapen prozesuekin, katalanak bizi duen kasuaz, esaterako, datu esanguratsua aipatzen du. Euskararen prozesuaz berriz, irakurketa ona egiten du eta egindako bideaz aldeko iritzia agertzen du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados