Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politikaren adierazgarri

Miren Mateo Aierza

  • Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia nondik datorren eta zein helburu duen azaltzen du lan honek. Lanaren lehen atalak euskarak bizi izandako egoeren aurrekariak azaltzen ditu, batez ere XX. mendean bizi izandakoak. Autonomia Estatutua onartu zenetik egindako bidearen baitan kokatzen du egileak Biziberritze Plana. Horretarako lehenik Eusko Jaurlaritzak aurreko hamarkadetan jarraitutako politika azaltzen du eta ondoren planaren hiru helburu nagusiak aipatzen ditu: euskaraz hitz egiten dutenen kopurua gehitzea; belaunaldi berriek euskara erabilgarri eta atsegin ikustea helduaroko arlo zehatz eta garrantzitsuetan. Plana onartu zenetik egikaritzen hasteko bidea azaltzen du, besteak beste, Gasteizko Legebiltzarrean hartutako erabakiak. Lanaren amaieran euskarak bizi izandako bilakaera soziolinguistikoaren ezaugarri nagusiak aipatu ondoren (biztanleriaren egituran eta euskaldunen kolektiboaren ezaugarrietan gertatutako aldaketak) epe laburreko erronkak zein diren azalduz amaitzen du lana, besteak beste: euskarari erabilera esparru berriak ematea, hedabideetako euskarazko eskaintza handitzea, esparru sozioekonomikoan normalkuntza bultzatzea eta migrazioaren eragina zentzuz kudeatzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus