Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntza politika Ipar Euskal Herrian

Eguzki Urteaga Olano

  • Artikulu honen helburua ipar Euskal Herrian burutu den eta burutuko den hizkuntza politika eta, orokorkiago, hizkuntza antolaketa jorratzea da. Artikuluak arreta berezia jartzen du Euskara 2015 Planean, izan ere plan hori izango baita botere publikoen hizkuntza politika norabidetuko duena datozen hamar urteetan. Obragintza Publikoak Hizkuntza Kontseiluari plana diseinatu eta gauzatzeko egitasmoa presta dezan egin dion eskaerak logika aldaketa bat agertarazten duela deritzo egileak. Izan ere, luzaroan botere publikoek zioten euskara sustatzea eta aintzinaraztea gizarte zibilaren eginkizun soila zela, nahiz eta azken urteetan Obragintza Publikoak onartu duen elkarte mundutik zetozen iniziatibak sustengatu zein diruztatu behar zituela. Lan honetan beraz, Euskara 2015 planaren lege-oinarria, planifikazioa egiteko iturri teorikoak eta plana gauzatzeko emango dituzten urratsak azaltzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus