Ayuda
Ir al contenido

Resumen de Eskualdetako edo gutxitutako hizkuntzen Europako Gutunaren garrantzia politikoa

Dónall O'Riagáin

  • Donall Ó Riagáin jaunak emandako hitzaldia da hemen jasotakoa. Lan horretan Ó Riagáin jaunak Erregioetako edo Gutxitutako hizkuntzen Europako Gutunaren garrantzia politikoa azpimarratzen du. Horretarako, lehen lehenik Europako historian estatu nazioaren sorreran eragile izandakoak aztertzen ditu. Frantziako lehen Errepublikaren baitan bilatzen du geroago ia Europa osoan indarrean egondako politika eredua, gutxiengoak eta hauen hizkuntzak baztertzen dituen hori. Bigarren mundu gerraz geroztik onartu eta indarrean jarritako nazioarteko hainbat agiri eta itunetan, berriz, aldaketa adierazle garrantzitsuak ikusten ditu, besteak beste, gutxiengoen existentzia eta hauen eskubideen onarpena bideratzen dutelako. Aipamen berezia egiten dio alor honetan Europako Parlamentuak egindako lanari. Europak ondorengo urteetan izango duen hedapenari begira, berriz, sentsibilitate hori benetako babes eta sustapen politiketan gauzatzeko ezinbestekoa ikusten du eskualde, probintzia edo udal mailako autoritateak behar diren eskumenez hornitzea. Amaieran, horrela hainbat gatazka saihestu edo konponbidean lagundu ahal izango da. Ipar Irlandan Bulegoak izandako esperientzia bat jartzen du horren adibide.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus