Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hizkuntz aniztasunerako neurriak

  • Autores: European Bureau for Lesser Used Languages
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 45, 2002 (Ejemplar dedicado a: Europako batasunaren geroa II: hizkuntza gutxituak Europako Batasunean), págs. 41-45
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Package for linguistic diversity
  • Enlaces
  • Resumen
    • Lan honetan Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak (EBLUL) Batasunean hizkuntza aniztasuna gordetzeko proposamen multzo bat aurkezten du (¿Package for Linguistic Diversity¿ izenekoa) . Proposamen hauen muina Europako Batasunak 2000ko abenduaren 7an onartutako Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 22. artikulua edukiz betetzea da (¿Europako Batasunak kultur, erlijio eta hizkuntza aniztasuna errespetatuko du¿ dio). Lan honetan hizkuntza aniztasuna eta honekiko errespetua hizkuntza alorreko politika ororen oinarrian egotea aldarrikatzen dute. Horretan oinarrituz, halaber, Europako hitzarmen berrian hizkuntza aniztasunari aipamen zehatza egingo dion artikulu bat txertatzea proposatzen dute. Artikulu honen bitartez aniztasuna gorde eta gutxiengoak babestea, estatuen gainetik, Europako Batasunaren mailako auzia bihurtzen dela deritzote. Eta, beraz, bere kide diren estatu guztiei dagokie hori betetzea. Horrekin batera hitzarmeneko 13. puntua emendatu beharra ere ikusten dute, bertan ez baita bazterkeria kasuen artean hizkuntzazko bazterkeria aipatzen. Emendakinak hizkuntza mailako bazterkeriari aipamena egitea eskatzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno