Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Europako hizkuntza politikaren oinarri orokorrak

  • Autores: Miquel Strubell i Trueta
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 45, 2002 (Ejemplar dedicado a: Europako batasunaren geroa II: hizkuntza gutxituak Europako Batasunean), págs. 33-39
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • The General bases for european language policy
  • Enlaces
  • Resumen
    • Europako Parlamentuarentzat Ciemen elkartearen zuzendaritzapean aditu talde batek egindako txosten mardul baten ondorioak bildu ditugu lan honetan. Europan indarrean jarri beharreko hizkuntza politikaren oinarriak zehazteko helburua du lanak. Egileen aburuz egun Europan indarrean dagoen legedia eta arautegietan ez dago idatzita hizkuntzen aldeko sustapen egitasmoek Europako Batasunean hizkuntza ofizialak diren horietara mugatu behar dutenik. Arlo honetan aritzeko, ordea, eskumen eta jarduera mailan Elkartea eta estatuen artean gertatzen diren gainjartzeak aztertzen dituzte, bereziki subsidiaritatea eta osagarritasunaren printzipioa behar bezala aplikatzetik eratorritakoak. Subsidiaritate printzipioaren garrantzia azpimarratzen dute. Subsidiaritatea interpretatzeko moduak sortzen dituen eskumen arazoak aztertzen dituzte, bai eta osagarritasuna aplikatzeak bete behar dituen baldintzak ere. Egileek, aldi oro, hizkuntza gutxituei dagozkien bitartekoak jasotzea eta bi printzipio horien aplikazio egokiaren bitartez hizkuntza gutxituen babeserako politikan eraginkortasuna handitzeko modua bilatzen dute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno