Barakaldoko Udalak ikastegiei zuzentzen dizkien jarduketa eta programa multzoaren barruan, "Arratsaldeko tutoretzak" zuzeneko programa berezi bat da, udal instituzioak jarritako hezkuntza-langileen presentzia normalizatua duena. Hezkuntza Sekzioak hasiera batean hezkuntzaren alorrean garatutako udal ekintzaren ibilbidea ikusita, bereak dituen helburuak betetze aldera, hurrengo abiapuntu eta ildo estrategikoak kontuan hartuko balira ikastegiekiko elkarrekintza eraginkorragoa izango litzatekeela eta balio erantsia izango lukeela iruditu zaie:
. Egungo gizartearen konplexutasuna, eta horren ondorio zuzena, gero eta konplexuagoa eta zailagoa den sozializazio prozesua. Ondorioz, sistema tradizionalak (FAMILIA eta ESKOLAK) beraiek bakarrik errealitate horri erantzuteko gauza ez izatea.
. Errealitate konplexu horri heltzeko espazio, denbora eta profesionalez osatutako esparru koordinatua sortu beharra.
. Toki esparrua jotzea erronka honi aurre egiteko perspektibarik egokientzat.
. Hiri Hezitzailearen erreferentzi markoa izatea hiri eraiketaren eta jarduketen ardatza.
. IKASTEGIA nerabeei zuzendutako jarduketa multzoa artikulatzeko lehentasunezko espazio-denbora markotzat hartzea.
. Ikastegiek beren ordutegia eta jarduera eskaintza zabal dezaten ahalegintzea, laguntzea eta lortzea, hezkuntza espazio eta denbora eskaintzeko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados