Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskal komunikabideak eta ziberkomunikabideetan euskararen erabilera

  • Autores: Javier Díaz Noci
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 68, 2008, págs. 19-36
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Idatzizko zein ikus-entzunezko komunikabideekin batera, azken 15 urteetan internet dugu euskararentzako argitalpen- eta garapen-gune berri bat. Artikulu honetan zeintzuk diren euskal ziberkomunikabideen ezaugarriak aztertzen ditugu. Alde batetik, edizio digitalaren ezaugarrien erabilera aztertuko dugu; beste alde batetik, euskararen barietateen erabilera ere bai. Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko euskal komunikabideen sisteman ere nola kokatzen diren internetekoak azalduko ditugu. Momentuz, konklusio gisa honako hauek aurrera ditzakegu: EHAEko ziberkomunikabideen herenak erabiltzen du sistematikoki euskara; Gipuzkoa da ziberkomunikabide gehien dituen lurraldea; gehienak egunkariak edo berritze etengabekoak dira; batua da nagusi; euskalkiaz idatzita dauden komunikabideak (partzialki, beti), batik bat bizkaieraren barietate bat erabiltzen dute; diru publikoz lagunduak dira, eta publizitatea modu mugatuan erabiltzen da; gutxi erabiltzen dira elkarreragina eta multimediatasuna; eta, oro har, euskal ziberkomunikabideen laurdena baino ez da propio interneterako sortua.

      Euskarazko kazetaritzarentzako hazkundea, gure ustez, bi komunikabide motetatik etorriko da: tokian tokiko prentsa eta internet. Tokian tokiko aldizkariek irakurle euskaldun portzentaia handi bat dute; baita publizitatea ere. XXI. mendearekin batera, doaneko prentsak, egunkariak eta tokian tokiko aldizkariek tokian tokiko egunkariak sortu dituzte. Audientzia gehien duten komunikabideek, bestalde, ez dute beharrezko ikusten euskara komunikazio-tresna gisa erabiltzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno