Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntza antolaketaren bideetan

Erramun Baxok

  • Azken 30 urte hauetan, hizkuntza antolaketaren bideetan ibili direnek, testu nagusi batzuk idatzi eta erabili dituzte. Quebeceko 101. legeak (1977) tokiko hizkuntza-egoera osoki aldatu du eta zeharkako eragina izan du herri askotan. Euskararen legeak (1982) euskara indartu du, ez bakarrik Euskal Autonomi Erkidegoan, bai eta ere beste herrialdetan, molde askotako laguntzen bidez. Adibidez, Euskara biziberritzeko plan nagusia (1999) tresna eraginkorra eta bateratzailea gertatu da. Ipar Euskal Herrian euskalgintza mugimenduak Europako hizkuntza zuzenbidea erreferentziatzat hartzen du, eta, bereziki, Kuijpers ebazpena (1987), eta Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen Europako gutuna (1992). Gaur egun, hitzarmen bitartez (EKE 2003, EEP 2007) mugaz gaineko hizkuntza antolaketak Euskal Herri osoa estaltzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus