Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Gure gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazkia

  • Autores: Nekane Goikoetxea Agirre
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, ISSN-e 3020-5115, Nº. 64, 2008, págs. 51-66
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Gaitasun Komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean (2007) izeneko doktorego-tesian oinarritutako artikulua da honako hau. Tesi horretan gure hezkuntza-sistemako gaztetxoen gaitasun komunikatiboa eta euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko elkarreraginaren nondik norakoak aztertzen dira. Bi azter-ardatz nagusi horiek, gainera, bi aldagai nagusiren arabera landu ditugu: batetik, elebitasuna lortzea helburu duten bi eskola-ibilbide nagusiren arabera, hala murgilketa nola berezko hizkuntza gutxiagotua iraunarazteko eredua; bestetik, ingele-saren sarrera goiztiar zein berantiarraren arabera.

      Metodologia kualitatiboa erabili dugunez, ezin ditugu orokortu gure lagin mugatuarekin lortutako emaitza eta ondorioak. Hala ere, erabilitako metodologiak gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazki sakona ateratzea ahalbidetu digu, sakona ñabarduretan, sakona hiru hizkuntzen arteko harremanetan. Hortaz, artikulu honetan erakutsiko dugun argazkia baliagarria izan daiteke gure hezkuntza-sistemaren argi-ilunak ezagutzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno