Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Datu-base banatuak diseinatzeko betebeharren aurreproiektua eta hainbat irizpide

  • Autores: Ambrosio Goikoetxea
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. 14, 2001, págs. 51-64
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Lan honen helburua bikoitza da: (1) ingurune banatuko datu-baseen arkitektura diseinatzeko esparru metodologiko bat aurkeztea, eta (2) Defense Information Systems Agency (DISA) erakundeari datu-baseen segmentazioan laguntzea eta jarraibideak ematea Defentsa Departamentuaren sistema eta programetan erabili ahal izateko. Lehenik, datu-base handi eta bakun bat segmentu anizkun txikiagoetan zatitzeko diseinu-aukerak aztertu dira. Bigarrenik, datu-iturri anizkunak aztertu eta haietatik hautatutako azpimultzo bat zehaztu da, betebehar eta irizpide asko betetzen dituen datu-base konposatu bakar bat eratzeko. Hemen erabilitako egiturazko hurbilpena zerobat programazio matematiko (PM) ez-lineal batena da, eta sistemaren betebehar eta murriztapenen multzo bat ematen du posible diren diseinuen aukerak aztertzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno